agenda21_uggasa1.jpg
Home Agenda 21
Agenda 21 Urola Garaia PDF fitxategia Inprimatu E-posta

UROLA GARAIKO AGENDA 21:
Udalak Udalsarea 21-ean sartu zirenez geroztik, haien lanaren osagarri gisa dihardugu Agenda 21-ei dagokienez eta eskualde mailako jarduera guztiak koordinatzen ahalegintzen gara.

Urola Garaiko 4 udalek eskualdeko 7 ikastetxeekin batera Tokiko Agenda 21 eta Eskola Agenda 21 en bitartez, aurten ELIKADURA JASANGARRIA lantzen ari dira. Ekintzeen laburpena  

Europako ASTE BERDEarekin  eta ekainak 5eko MUNDUKO INGURUMEN EGUNArekin bat eginez, hainbat jarduera egingo dira honako helburuarekin: Urola Garaiako biztanleriak ezagutu ditzala norberak modu errazean aurrera eraman ditzakeen zenbait ohitura aldatzeak dakarzkion onurak, bai berari zuzenean, bai ingurukoei eta ingurumenari.

Herritar guztien partaidetza bultzatu nahi da aurkeztu diren ekintzen bidez: herrietako dendena, herriko eskolena eta hauen bidez, guraso zein beste herritarrena.

 

 BILGARRIA MANTENDU, BARRUKOA ALDATU lelopean  LHkoen eskolako arratsaldeko irteera ordua aprobetxatuz, bi aktore izan dira ume bila doazen helduekin eta haurrekin elkar eragiteko. Antzerki - sketch baten bidez  meriendarako behin eta berriz erabil daitezkeen bilgarriak erabiltzearen abantailak azalduko dituzte, zabor gutxiago sortzeko aukerak erakutsi eta horietaz informatu, eta bide batez, merienda osasungarrian, ogia eta frutak hartzeak duen garrantzia azpimarratu dute. Kartela

Antzerki - sketcha

Musika animatua lagun, modu berezian jantzi dira eta batek mikrofonoa eskuan duela  abesten jardungo du, bestea, guraso taldetxotara hurbildu da, poltsa deigarriekin eta abar, galdetuz ea zer merienda ekarri dieten… eta  bien artean erakarriko dituzte euskarri (rejilla) batean zintzilik erakusgai izan dituzten  bilgarrien abantailak erakusteko (“teletienda” antzerako!).

Haurrak ateratzen direnean musikak erakarrita jolas pare bat egin dituzte. Lokots jolasean oinarrituta zabor desberdinak jaso eta edukiontzietan jasoz ikusi dute, zenbateko zabor jasotzen den eta zenbat aurreztuko genuke behin eta berriz erabiltzen diren bilgarriak erabiliko bagenitu. Beste joko bat aulki jokoaren antzera , musika hasi eta geldituz zaborra jaso eta bere lekuan sartzea izan da. Mezuak, zabor gutxiago sortzera eta merienda osasuntsuak egitera zuzendutakoak izan dira. Era berean, mezuak idatzita dituen poster bat izan dute ikusgai.

Mezua indartzeko, honelako bilgarriak izan ditzaketen Urola Garaiako dendarien artean iniziatiba hau ezagutzera eman zaie, bereziki, behin eta berriz erabiltzeko produktuen salmenta areagotzen joan dadin eta erabili eta botatzearen kultura horretatik aldentzen hasteko pausuak denon artean garatzen joateko.

BIDEOA

Bideo honen xedea bikoitza da. Alde batetik hondakinen sorrera murrizteko  bideak erakustea eta bestetik, merienda osasuntsu bat izateko  zein pauso eman ditzakegun  identifikatzea; bertako eta garaiko produktuak kontsumitzeak  gure baserriak irautea dakar eta bestetik jaki hauek erabilera bakarreko bilgarrietan biltzen ez baditugu, hondakin gutxiago sortuko dugu, beraz aldi berean gure osasuna eta ingurumenarena hobetuko ditugu.

 Ikasleen eta  gurasoen elkarteen partaidetzarekin prestatuko da. Zinema mutuak zeukan  magia berreskuratuz, eredu hau  hartzen duen filmaketa egingo da.  Zuri beltzean orain arte ohizko izan diren ekimen asko, ez oso jasangarriak, eta bukaeran, koloretan, ekimen onak!

 Pelikularen iraupena 4 edo 5 minutukoa izango da. Grabaketa Urola Garaiako eskualdeko  leku publikoetan egingo da (plaza,parke edo aisialdi eremuren batetan, eskola orduz kanpo, adibidez larunbata batetan.)

 Ekainean prestatzen eta erabakitzen hasiko da, irailean grabatu, eta Udaletako eta Uggasaren  web-orrien bidez ezagutzera emango da, baita telebistaren bidez ere.

“FOKATU UROLA GARAIA” ARGAZKI LEHIAKETA  

 Aurten 9. edizioa egin da ELIKADURA JASANGARRIA gaiarekin. IKATZA eta ARGAZKIA eskualdeko argazkia elkarteen laguntzarekin antolatua. Pertsona guztientzako elikadura segurua, osasungarria eta elikagarria (kalitatezkoa) hauek nabarmenduz:

  • Janari ekologikoak: transgeniko gabeak, pestizida gabeak, ongarri artifizial gabeak eta baliabide naturalak zaintzen dituen ekoizpen arduratsuarekin.
  • Denboraldiko janariak:Aniztasun biologiko eta kulturala sustatzen du, etorkizuneko lurren lanketa eragotzi gabe.
  • Gure inguruan ekoiztutako janariak. Ekoizpen modu tradizionalak eta tokiko eta lurraldeko produktuen aniztasuna mantenduz.
  • Bidezko merkataritzako janariak: nekazaritza jasangarriaren benetako kostua islatzen duten salneurriekin (nekazariei ordainsari justua emanez) eta ez behin eta berriz jaisten diren munduko merkatuko salneurri artifizialekin.

Argazkiak

AddThis Social Bookmark Button
 
Fondo Social EuropeoGarapeneuskadi+innovaValoraEkoskanLogo Calidad