Urola Garaia eskualdea, Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsaso udalerriek osatzen dutena, Gipuzkoako lurralde historikoan dago, Donostiatik eta Gasteiztik 50 kilometro ingurura eta Bilbotik 75 kilometro ingurura.
Industria izan da Urola Garaiko sektorerik errotuena. Eskualdeko ekonomiaren eragile nagusiak, besteak beste, burdingintza, forjatzea, esku erreminta, galdaketa, plastikoaren eraldaketa eta plastikoa egiteko makinak izan dira azken hamarkadetan.
Gaur egun, berriz, zerbitzu eta industria sektoreetan oinarritzen da jarduera ekonomikoa, eta lehen sektorearen pisua askoz txikiagoa da (nekazaritza eta abeltzaintza). Hala ere, industria sektorea pisua galtzen ari da pixkanaka, tradizioz eskualdeko ekonomiaren eragile nagusia izan bada ere.
Horiek horrela, industria sektorearen pisu espezifikoa (%47,5) murriztu egin da, eta zerbitzu sektorearenak (%43,1) gora egin du.
* Iturria: www.gipuzkoa.net
| Gure eskualdea |
|
| Informazio turistikoa |
 |