Urola Garaiko Garapenerako Agentzia S.A. –UGGASA- Eskualdearen Garapenerako Agentzia da, 1994an eratua. Urola Garaia Mankomunitateak sustatu du, eta Urola Garaiko garapen sozio-ekonomiko iraunkor eta elkartasunezkoa bideratzera begirako jarduera eta ekintzak ditu xedetzat. Uggasak eguneroko jardunean heltzen dituen lan arloak honakoak dira:
- ENPRESAK SORTZEKO LAGUNTZA
- ENPLEGU ZERBITZUA
- ETEEI LAGUNTZEKO ZERBITZUA
- MERKATARITZARENTZAKO LAGUNTZA TEKNIKOA
- ESKUALDE MAILAKO BESTE PROIEKTU BATZUK
Agentzia hau Kapital Publikoko Sozietate Anonimo bat da, dirua irabazteko asmorik gabea, eta bere Administrazio Kontseiluan eskualdea osatzen duten lau udaletako ordezkari politikoak daude. Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalen laguntza izateaz gain, UGGASAk oso lankidetza aktiboan jarduten du Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren, INEMen eta Europar Gizarte Fondoaren programekin, aipatu erakunde guztiak ere gogotsu ari baitira garapen ekonomiko eta sozialera begirako lanean.