Sarrera
Azken urteetan gure kontsumo-maila izugarri handitu da, eta horren eraginez, gero eta handiagoa da ingurumenean eragiten ari garen inpaktua: baliabideen xahuketa, hondakinen pilaketa, mota guztietako kutsadurak etab. Hori neurtzeko, inkesta bat osatu dezakezue web-orri honetan eta ohitura onen dekalogoa irakur dezakezue kontsumo arduratsua egiteko ohitura onak hartzeko.
Iraunkortasuna lortzeko bidean Legazpi, Urretxu eta Zumarragako ikastetxeetan lantzen den programa bat Eskolako Agenda 21a da. Berau garapen iraunkorrerako ingurumen hezkuntzan aritzeko tresna da, eta ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta iraunkortasunaren alde lan egitea du helburu. 2007-2008 ikasturtean, hiru herrietako ikastetxeetan KONTSUMOA gaia landu dute, eta ikasleek kontsumoak beren eskolan eta herrian eragiten duen inpaktua murrizteko proposamenak egin dizkiete Udal ordezkariei..
Bukatzeko, gure bailarako biztanleen kontsumoari buruzko hainbat datu aurkezten dizkizuegu ingurumenean eragiten dugun inpaktuaren ideia bat izan dezazuen. 2004. urtean argitaratutako Urola Garaiko Ekobarometroaren arabera, biztanleriak ura eta elektrizitatearen kontsumoa murrizteko neurriak hartzen ditu (biztanleriaren %54a sarritan eta %24a noizean behin). Ingurumen inpaktua murrizten duten produktuen inguruan, biztanleriaren %17ak sarritan kontsumitzen ditu elikagai ekologikoak eta %11a bestelako produktu ekologikoak (garbiketa, etab.). Bestetik, biztanleriaren %26ak sarritan erabiltzen ditu kontsumo baxuko tresna elektrikoak, eta %7ak bidezko merkataritzatik datozen produktuak erosten ditu.
Deskargatu dekalogoa hemen