ZER DA IKASIZ?
Goierri eta Urola Garaiko Ikaskuntzarako Bitartekotza Zerbitzua da, doakoa eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak babestua.
ZEIN DA BERE HELBURUA?
Bi eskualdeetan ikaskuntzarekin erlazionaturiko informazioaren bilgune izatea, bere zabalpena dinamikoagoa bilakatzeko.
ZER ESKAINTZEN DIZU?
1.Zure ikaskuntza edo heziketa beharrak bideratzeko aholkularitza pertsonala, zure interes, gaitasun edota ikasketak edozein izanda ere.
2.Bi eskualdeetan dauden ikaskuntzarako aukeren informazioa.
3.Ikaskuntza eskaintza oro biltzen dituen Web orria: www.hiru.com/ikasgida
IKASKUNTZA SAREA
Ikaskuntza ekintza eta eskaintzen elkartrukatze eta zabalpena errazten duen sare honetan hainbat agente eta entitatek parte hartzen dute.

Baita ere:
Zure ohiko eskaintza bidali , Ikaskuntza Sarea osatzen dituzten entitateen informazioa jaso, zure eskaerak igorri posta elektronikoaren bitartez, eta askoz gehiago...
KONTAKTUA
Harremanetarako pertsona: Begoña Puras Colomo
Telefonoa: 943 16 15 37 / Faxa: 943 88 38 50
Posta elektronikoa: bozi.goieki@goierri.org
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunera:
8:00etatik 13:00etara eta 14:30etatik 18:00etara
Ostirala:
8:00etatik 14:00etara
Eskaerak zein eskualdetatik datozen kontuan izanik, teknikaria Goieki eta Uggasara bertaratuko da.