Berri guztiak Jeisteko dokumentuak  

Eskualdeko Berdintasun Arloaren Ibilbide historikoa

2008an Urola Garaiko Eskualdeko Udalek –Ezkio Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragak-  talde erantzukizuna bereganatu zuten berdintasunezko eredu soziala bermatzeko, eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzea helburu izanik. Hau, beste batzuen artean,  Eskualdeko emakumeen taldeek  emakumeen bizitza hobetzeko egindako aldarrikapenen ondorio izanik.

Helburu honekin, 2008ko Uztailaren 3an, Urola Garaiko Udal Elkartearen Batzar Orokorrak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana (2008-2012) eta Eskualdeko Berdintasun Arloa sortzea onartu zuen, eskumen, funtzio, langile –Berdintasuneko Teknikaria- eta berezko aurrekontuekin.

Zer egin behar du Eskualdeko Berdintasun Arloak?

Programak, planak eta proiektuak jarriko ditu abian, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun eta diskriminazio egoerak zuzendu edo konpentsatzeko.

Nola egingo du?

  1. Eskualdeko Udalak, Udal Elkartea eta Uggasa  koordinatuz eta hauek behar duten aholkularitza eskainiz, haien politiketan, programetan eta zerbitzuetan emakumeen eta gizonen  berdintasuna sustatzeko helburuarekin.
  2. Emakumeen autonomia sendotuz, erabakiak hartzen diren tokietan emakumeen parte hartze sozial eta politikoa bultzatzeko.
  3. Erraztasunak emanez  bizitza  pertsonala, familiartekoa eta soziala kontziliatzeko.
  4. Emakumeen kontrako bortizkeriaren aurka borrokatuz.

 

Harremanetan jartzeko:

Laura Gómez Hernández (Berdintasuneko Teknikaria)
Patrizio Etxeberria 3, solairuartea; 20130, Legazpi
Tel. 943725829
Email: lgomez@uggasa.com

Eskualde honen Berdintasun politikei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Eskualdeko Berdintasun Arloaren blog-an sartu:

berdintasuna / igualdad

 


2008 berrikuntza urtea valora