ESPERIENTZIAREN ESKOLA
Trukaketa bultzatzeko gune irekia izateko jaioa da, Goierri eta Urola Garaiko adineko pertsonek gure gizartean positiboki eragin ahal izateko baliabide egokiak izan ditzaten. Horrela
esperientziak landuz, elkar trukatuz eta era berean, kultura eta
hezkuntza maila egokiak lortuz.
Goierriko esperientzia Eskola Matiako instituto Gerontologikoa, Goierriko herrien ekintza Fundazioak, Goiekik eta Uggasak elkarlanean sortu duten ekimena da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren, Gipuzkoako Foru aldundia eta KUTXAREN babesa eta Arcelor Mittal Olaberriako laguntza jasotzen duelarik.
NORI ZUZENDUTA DAGO:
50 urtetik gorako pertsonei. Ez da beharrezkoa aldez aurretik titulazioa izatea.
HELBURUAK:
- Garapen pertsonalaren sustapena, fisikoki, psikikoki eta sozialki egokia, osasuntsua eta arrakastatsua izatea.
- Heziketa errealitate soziala aztertzeko eta ulertzeko moduaren ikuspegitik (gizartea bera eta ematen ari diren aldaketak), pertsona hauek talde gisa paper bat izan dezaten, eta gainontzeko adinekin lotura eman dadin, belaunaldien arteko trukaketa erraztuz.
- Talde honek gizartean eragiteko ahalmena izatea, paper aktiboa, baliagarria eta onuragarria betez
EDUKIA:
Ikasturtean zehar hiru gai-multzo jorratuko dira:
1.
Oinarrizko multzoa: Osasun fisikoa eta mentala zaindu eta hobetzea, Gizarte harremanak eta komunikaziorako trebetasunak, Sexualitatea, Adineko pertsonen eskubideak...e.a.
2.
Multzo espezifikoa: Soziologia kontzeptuak, Goierri - Urola Garaiko historia eta ohiturak, Euskal kultura, Zuzenbidea eta bere erabilerak bizitzan, filosofia eta bere eragina, literatura, etika, oinarrizko ekonomia, zientzia eta teknologia, informatika maila ezberdinen arabera...
3.
Gizarte ekintzako proiektu bat eginez amaituko da
Kurtsoan zehar ekintza osagarriak ere egingo dira: hitzaldiak, mintegiak, ibilaldiak, bisita kulturalak, beste eskola batzuekin elkar trukaketak, eta besteak
IRAUPENA:
Urtero urritik ekainera emango dira.
Hiru egun astean (asteartea, asteazkena eta osteguna)
Egunean hiru ordu goizez( 10 etatik 13etara ).
DIPLOMA:
Ikastaroa amaitzen duten pertsona guztiei diploma egiaztatzailea emango zaie