Berri guztiak Jeisteko dokumentuak  

ZERBITZUAREN HELBURUA

Zerbitzuaren helburua lanpostu bat betetzeko langile bat behar duten enpresen beharrei eta lan bila dabiltzan edo daukatena hobetu nahi duten EAEko pertsonen beharrei erantzutea da.

NORI ZUZENDUA

ENPLEGU ESKATZAILEAK

Euskal Autonomia Erkidegoko datu base zentralizatua. Bertan sartu nahi duten pertsonei Teknikari espezializatu batek elkarrizketa sakona egingo die, eta kasuan kasuko datuak erregistro horretan gordeko dira.

ENPRESAK

Langileak behar dituzten enpresek edo erakundeek Zerbitzu horretara bidera dezakete eskaria. Enpresaren beharrari buruzko informazioa bilduko da, eta hautagaiaren profila definituko da. Une horretarik aurrera, datuak ordenagailuan sartuko dira, eta sistema informatikoak uztartuko ditu aurkeztutako eskaintzak eta eskatutako baldintzak betetzen dituzten hautagaiak. Jarraian, lehen hautaketa egingo da, eta hautagai horiek libre ote dauden egiaztatuko da; horrela bada, kasuan kasuko curriculum vitae-ak enpresara igorriko dira. Enpresak azken hautaketa egin, eta dagozkion beharrak asetzeko langilerik egokiena kontratatuko du.

ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK

ENPLEGU ESKATZAILEEI

  • Izena ematea eta elkarrizketa egitea (langabeak edo lanean ari direnak).
  • Datuak aldatzea eta/edo eguneratzea.
  • Enplegu eskaera berritzea, edo baja/alta ematea.
  • Eskatzailearen curriculum vitae-a www.lanbide.net webgunean argitaratutako eskaintzetara bidaltzea.

ENPRESEI

Enpresen eskaerak kudeatzea, eskaintzen alta kudeatzea, hautagai egokiak lortzea, libre dauden hautagaien curriculum viate-ak enpresari igortzea, eta eskaintzen jarraipena egitea prozesua amaitu arte (hautaketaren emaitza).


2008 berrikuntza urtea valora