ZERBITZUAREN HELBURUA
Kabinetearen helburu nagusia merkataritzako enpresa txikien eta ertainen dinamizazioa eta modernizazioa bultzatzea da, eta horretarako, banakako aholkularitza ematen du eta sektorearen lehiakortasuna garatzen laguntzen duten ekimen guztiak sustatzen eta sostengatzen ditu.
NORI ZUZENDUA
Banakako Merkataritza eta Merkatarien Elkarteak.
ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK
Gaur egungo merkatariari eta potentzialari laguntza teknikoa ematea.
a) Jasotzen diren aholku-eske guztiei aholkularitza ematea, zuzenean eta banaka. Jadanik sektorean diharduen merkatariari, edo etorkizunean hasiko denari, jardunean sortzen diren arazoak konpontzeko laguntza eta aholkularitza teknikoa ematea da helburua. Merkataritzako egitura berriak sortzeko egokierari buruzko aholkuak ere ematen dira: frankiziak, erosketa zentralak, elkarteak.
b) Merkatari taldekatuei zuzendutako aholkularitza. Gaur egungo merkatari elkarteei aholkularitza teknikoa eskaintzen zaie, eta elkarte berriak sor daitezen sustatzen da.
Saltoki berriak
Saltoki berri bat zabaldu aurretik, sustatzaileak beharrezko informazioa eta aholkularitza jaso dezan nahi da, saltokiak itsumustuan zabaltzea saihestearren. Geroko merkatariari bere ideiaren garapen maila ezagutzen laguntzen zaio, eta enpresa kudeaketaren funtsezko alderdien gainean pentsarazten zaio.
Prestakuntza
Merkataritzari Laguntza Teknikoa emateko Kabineteek gizartea sentikortzeko eta merkatariaren prestakuntza sustatzeko ekintzak egiten ditu. Merkatarien interesekoak diren gaiei buruzko informazioa ematen zaie, sektorea gero eta gehiago profesionalizatzearren.
Elkartegintza
Merkataritzari Laguntza Teknikoa emateko Kabineteek etengabeko harremana dute euren jarduera eremuko merkatari elkarteekin, eta horiekin lankidetzan jarduten dira beharrezkoa den aldi oro.
Merkataritza animazioa
Merkataritza Animazioko jarduerek multzo zabala osatzen dute, eta eremu geografiko jakin bateko Merkataritzako Banaketa Sektorea sustatzea eta horren alde egitea dute helburu, oro har.