|
 |
Enpresa bat sortu nahi duten pertsonek eska ditzaketen laguntzak, baldin eta UGGASAk horien izapideak egin baditzake:
- Txekin Programa - Oinarrizko Zerbitzua: Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen laguntza da, eta UGGASAren bidez bideragarritasun proiektua egin eta edozein entitateri aurkezteko aholkularitza diruz laguntzea du helburu. Era berean, Ogasunean eta Gizarte Segurantzan alta hartzeko izapide guztiak egiten laguntzen zaio sustatzaileari, programa horren bidez.
- INEMren Diru laguntza: Diru laguntza hori eskatu ahal izateko baldintzak langabea izatea eta mailegu bat eskatzea dira. Horrelakoetan, maileguaren zenbatekoa laguntzen du diruz INEMek; hau da, diru laguntza zuzenean ematen da (3.005 €, gehienez ere).
- INEMen Iraupenerako Errenta: INEMen diru laguntza eskatu dutenek bakarrik eska dezakete Iraupeneko Errenta. Laguntza horren xedea proiektu bat abian jartzeko gastuei aurre egiteko 3.005 €-ko diru laguntza ematea da; eta horretarako, sustatzaileak 25 urtetik behera izan beharko ditu edo azken 12 hilabeteetan langabe gisa izena emanda egon izan beharko du.
- Langabeziaren Kapitalizazioa: Metatutako langabeziaren %20, gehienez ere. Gainerakoa Autonomoen Kuota gisa
- Credigazte - KUTXA: Lehentasunezko kreditu lerroa da (Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea %3,5 – gutxienez ere, %2). Eskuratu ahal izateko, bideragarritasun proiektua egin eta onartu beharko da. 150.000 €, gehienez ere. Ez dira Lokalak, Salgaiak edo Lehengaiak finantzatzen. Gehienezko Amortizazio Epea: 8 urte. Jokoak, tabernak eta antzekoak ere ez dira finantzatzen.
- Gaztenpresa – Euskadiko Kutxa: Lehentasunezko kreditu lerroa da. Euriborra (60.000 eurorainoko maileguak) eta Euriborra + %0,75 (60.000 euroz gaindiko maileguak). Interes tasaren %50 diruz lagundua (gehienez ere 1.800-3.000 €, sortutako lanpostu kopuruaren arabera). Eskuratu ahal izateko, bideragarritasun proiektua egin eta onartu beharko da. Ez dira Lokalak finantzatzen, baina bai Salgaiak eta Lehengaiak. Gehienezko Amortizazio epea: 7 urte (Kreditu Pertsonala) eta 12 urte (Hipotekazko Kreditua).
- Mikrokreditu Soziala - LA CAIXA: Abalik ez duten sustatzaileei zuzendua. Gehienezko zenbatekoa: 15.000 €. Interes tasa: %5,5. Amortizazio epea: 4 urte (6 hilabeteko hasierako gabealdia izateko aukera, eta komisiorik gabe).
- Txekin Programa – Luzaro Zerbitzua: 60.000 eurorainoko mailegua (inbertsioaren %70), abal pertsonalik gabe (gutxienez ere 18.000 €). Proiektua Txekin Programaren Oinarrizko Zerbitzuaren bidez egin dutenei zuzendua. Euriborra + %0,75. Amortizazio epea: 5 urte. Gutxienezko inbertsioa: 25.715 €.
- KOI Mikrokredituak: Kreditu Ofizialeko Institutuak eskaintzen dituen finantza tresnak dira KOI mikrokredituak, eta finantza erakunde batek eskatzen dituen baldintzak betetzen ez dituzten pertsona edo enpresei zuzenduta daude. Inbertsioaren %95, eta gehienez ere, 25.000 € proiektuko eta urteko. %6. 2-3 urte, eta gabealdirik gabe.
- Berdin Programa: UGGASAren eta Europako Gizarte Funtsaren diru laguntza, eraketa gastuak (irekitze eta obra baimenak, erregistroa, notariotza, maileguak aztertzeko batzordea, etab.) ordaintzea helburu duena. Gehienez ere, 600 € autonomoentzat, eta 900 €, sozietateentzat.
- Txekin Programa – Zerbitzu Osagarria: Txekin Programako Oinarrizko Zerbitzua aurrera eraman den kasuetan, tutoretza zerbitzua eskain daiteke jarduera abian jarri ondoren. Jarraipen hori egiteko negozioa kontrolatzeko oinarrizko erreminten gaineko prestakuntza eskainiko zaio sustatzaileari; gainera, erregistro liburuez arduratzen da, eboluzioa eta marjinak kontrolatzen ditu, etab.
- Enpresa egitura berriak sortzea (Eusko Jaurlaritza): Bazkide langileko 6.000 euroko diru laguntza, eta proiektuko 30.000 eurokoa, gehienez ere. Baldintzak: langabe gisa gutxienez ere 3 hilabeteko antzinatasuna, enpresa sustapenari laguntzeko ikastaroa, dedikazio esklusiboa...
- Enpresa txiki eta ertainen (ETE) inbertsioak finantzatzeko KOI-ETE lerroa 2005: Gehienez ere inbertsio proiektuaren %80 mikroenpresentzat eta %70 gainerako ETEentzat. Aktibo finko berriak, ondasun higiezinetako inbertsioak (gehienez ere inbertsio osoaren %80), aktibo inmaterial “ez teknologiko”-etako inbertsioak (%50 gehienez ere), eta aktibo inmaterial “teknologiko”-etako inbertsioak finantzatzen ditu, eta baita enpresa sortu berrien eraketa gastuak eta hastapen gastuak ere. Ez da finantzatzen zirkulatzailea, ez eta BEZ ere. Interes finkoa (3,138tik 3,615era, epearen eta gabeziaren arabera) eta aldakorra (euriborra + %0,40). Irekiera, azterketa eta erabilgarritasun komisiorik gabe. 3, 5 edo 7 urteko gabezia aldia (gabeziarekin edo gabe).
- Enpresa sortu ondoren: KZ Mikroenpresak, AFI (Inbertsioak egiteko Finantza Laguntzak), KOI (Kreditu Ofizialeko Institutua), etab. 250 € ordenagailuko eta Interneterako konexioko gastuen %50 lehenengo 6 hilabeteak. Web orrialdea egiteko gastuen %50 diruz lagundua, eta baita enpresaren domeinua erregistratzeko gastuak ere (500 € gehienez ere).
- Banesto: Lehentasunezko kreditu lerroa da (%4,95). Inbertsioaren %100eraino. 8 urteko epea (2 urteko gabezia). Irekiera komisioa %0,5ekoa. Bideragarritasun proiektua behar da, eta onuradunak enpresa berriak eta jadanik sortutakoak izango dira. Eusko Jaurlaritzaren eta INEMen laguntzekin bateragarria.
- Credigazte enpresak: Interesa: euriborra + 0,5. Gehienezko amortizazio epea: 8 urte. Inbertsioaren %75 finantzatzen da. Zirkulatzailearen finantzaketa ere proposatu ahal izango da.
- Kooperatibetarako eta kideentzako laguntzak: Helburu soziala Eratu edo Zabaltzeko. 3.000 € kideko, eta 30.000 € gehienez ere. Onuradunak: 03/07/31z geroztik izena emandako Kooperatibak (Aginduak 03/09/30 finkatzen badu ere).
|
|
|
|
|
|