Berri guztiak Jeisteko dokumentuak  

ZERBITZUAREN HELBURUA

  • Enpresa Espiritua garatzea eta autoenplegua Sustatzea lan ekimen gisa.
  • Mikroenpresen Eraketa eta Autoenplegu Proiektuak babestea.
  • Ekintzaileei Informazioa, Prestakuntza eta Aholkua ematea, euren negozioak abian jartzeko.
  • Sustatzailea gidatzea eta laguntzea, Proiektuen jarraipenaren bidez.
  • Geroko enpresaburua Kudeaketako oinarrizko erremintak erabiltzeko gaitzea

NORI ZUZENDUA

Eskualdean Proiektu edo Negozio Ideiaren bat duen edozein pertsona.

ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK:

Sustatzaileari bere proiektua abian jartzeko laguntza emateko sortu den zerbitzua da. Horretarako, profesionalen laguntza izango du, eta metodologia komun bat erabiliz emango diote aholku: aurkeztutako ideiaren hasierako balioztapenetik proiektua abian jarri arte. Gainera, finantzaketa iturriak lortzeko eta gaikuntza pertsonalerako ere emango diote laguntza.

Laguntza, eraketa prozesuan:

  • Hainbat erakundek (INEM, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia edo Udaletxeak) proiektuaren arabera ematen dituzten laguntzei eta diru laguntzei buruzko informazioa ematea, eta kasuan kasuko dokumentuen izapideak egitea.
  • Sustatzailearekin batera Bideragarritasun Proiektua egitea. Enpresa ideiaren Diagnostikoa egitea, berorren garapena dela-eta sor daitezkeen beharrak ezagutu ahal izateko. Enpresa abian jartzeko aholkularitza, formula juridiko egokiena, izapide administratiboak, etab. Finantzaketa formula egokienak aztertzea.

Laguntza, sendotze prozesuan:

Tutoretza zerbitzua 18 hilabetean zehar (proiektua abian jarri ondoren):
  • Kontularitza eta Zerga arloko prestakuntza.
  • Enpresaren Azterketa eta Diagnostikoa: Kualitatiboa eta Kuantitatiboa (sei hilabetean behin).


2008 berrikuntza urtea valora