UROLA GARAIKO AGENDA 21:
Udalak Udalsarea 21-ean sartu zirenez geroztik, haien lanaren osagarri gisa dihardugu Agenda 21-ei dagokienez eta eskualde mailako jarduera guztiak koordinatzen ahalegintzen gara.
JARDUNALDIA TRENEZ ETA BIZIKLETAZ:
Gaur egungo gizarteak eutsiezinezko mugikortasun motordun eredu baten gainean egiten du aurrera zalantzarik gabe. Arrazoizko garraio moduak sustatzeko ekintzak eta gizartea konzientziatzea dira mugikortasunaren eszenategiaren aldaketa bultzatzeko oinarrizko elementuak
Testuinguru honetan UGGASAk, eskualdeko Udaletxeen laguntzarekin, Trenaren eta Bizikletaren bigarren Jaieguna antolatu dugu. Helburua eguneroko joan-etorrietan trena eta bizikleta erabiltzeko ohitura sustatzea da
Ekintza honetan parte hartzen dute halaber, honako erakundeek: Udalsarea 21, RENFE Aldiriko Trenak, Goierri, Korosti eta Telleriarte elkarteek.
Ekitaldia Gipuzkoar guztiei zuzendua dago. Plana hau da: autoa etxean utzi eta bizikletaz ibilbide eroso eta seguru bat egitea, Burdin haranaz gozatuz.
ASTE BERDEA:
Ekimen horren helburua ingurumenaren alorreko esperientziak, iritziak eta ezagutza trukatzea da. Horrek guztiak helburu argia du: gizartea natur ingurunea zaintzeak duen garrantziaz jabetzea eta sentsibilizatzea. Udal Aste Berdeak ekainaren 5a du ardatz; hots, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna.
Udalsarea 21eko udalerriek Europako hiri eta eskualde ugarirekin egiten dute bat gizartea ingurumena zaintzearen garrantziaren inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko orduan.
MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ASTEA:
Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea irailaren 16tik 22ra ospatzen da Europako hainbat eta hainbat herrialde eta eskualdetan, mugikortasun iraunkorra sustatzeko helburuarekin. Horregatik, mugikortasun eredu zehatza bultzatzen da egun horietan, auto pribatua baztertzeko eta oinez, bizikleta zein garraio publikoan ibiltzera bultzatzeko.
Hasiera batean Autorik gabeko nazioarteko egunarekin hasi zena, irailaren 22an hain zuzen, astebete irauten duen ekimen bihurtu da; Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea, alegia.
Asko dira udalerriek aste osoan egiten dituzten sentsibilizazio jarduerak; esaterako, bizikleta martxak, haur jokoak, hitzaldiak, lantegiak, bizikleta mailegua eta abar.
Euskal udalerri askok, kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintzez gain, mugikortasun iraunkorraren inguruko neurri iraunkorrak ezagutarazteko eta horien emaitzak ikusteko ere aprobetxatzen dute Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea.